Gaur
Ikusi albiste guztiak
Harremanetarako eta ordutegiak

Herriko Etxeak ongi etorria ematen dizu…

Herriko etxea publikoari eta telefonoz idekia da :

– Astelehen, asteazken eta ostiraletan : 9:00-12:00 eta 14:00-17:00

– Astearte eta ostegunetan : 9:00-12:00

Herriko etxea pilota plazan kokatzen da, herriaren bihotzean : 450 De Gaulle etorbidea – 64210 GETARIA)

Gurekin harremanetan sartzeko : 05 59 26 57 83 edo e-mailez hemen klikatuz

 

Getaria, itsas-gaineko Euskal herrixka

Arkitekturaren aldetik, Getaria euskal herrixka tipikoa da. Garai bateko balearen arrantza-portua izan zenari jarraiki, bere portutxoa, mundu osoan ezagunak diren surf-espotak, itsas hegiko jatetxeak eta familia-hondartzak Bizkaiko Golkoari so daude.

1350 biztanleko eta 1,4 km x 1 km eremuko herri ttipia garraio modu lasterren erdigunean kokatzen da – hegazkina, trena, autobidea eta aldi berean artistak hartzen dituen herrixka berde bide-bihurriduna izaten jarraitzen du.

Ondare-Gune Ohargarri (OGO) gisa sailkatua, euskal ohituren balorea zaintzen du arlo guzietan: arkitektura, pilota eta surfa, euskal dantzak eta kantua, musika klasikoa bere XVI. mendeko eliza miresgarrian, besta tradizionalak urte osoan zehar.

Bere ekonomia turismoan oinarritzen da eta turisten fluxuek baldintzatzen dute, baina telelanera jotzeko joera du, enpleguak deslokalizatuz eta enpresa ttipien instalazioa ugarituz.

Ezagutu Getaria

Komunikatu
Parte hartu herriko bizitzan...
Berriak...
Herriko Etxeko Aldizkarria...